Taldeen aurkezpena: Silence – Lotto (SIL)
Silence – Lotto:
2008an, Silence-Lotto talde belgiarrak 23 karrera irabazi zituen eta 2009rako hobeto egiteko taldea sortu du.
Taldeko liderra Cadel Evans australiarra izango da. 2007an UCI ProTour sailkapen orokorra irabazi zuen eta 2008an seigarren amaitu zuen. 2. amaitu zuen Tour-ean eta EHko itzulian. Argi dago etapetako karreretarako kontuan hartzeko pertsona dela.
Taldean zati bat, Evans-i laguntzeko egina dago. Charly Wegelius mendiko etapetan Evans-i laguntzeko fitxatu dute, eta Thomas Dekker laguntzeaz gain, bere papera izan dezake gauzak ondo eginez gero.
Robbie McEwen gizon azkara galdu dute, baina Greg Van Avermaet gaztearen etorkizuna oparoa dela argi dago, 2008an lortutako 5 garaipenak ondoren, haien artean, Tour-eko erregularidadearena.
Udaberriko klasikak izango dira taldearen lehen helburuak. Horretarako Philippe Gilbert fitxatu dute, baina Leif Hoste klasikomanoarekin kontatzen dute baita ere, pave-a duten karreretan talde indartxu baten bilakatuz. 26 urteko Gilbert, lehengo urtean Het Volk eta Paris-Tour klasikak irabazi zituen, eta urten dena ondo joatea oparo diogu.
Gilbert-ek esan zigunez, “Silene-Lotto talde oso profesionala da eta oso indartsua gainera. Karrera pila irabazteko gai gara eta oso ezberdiak; etapeka jokatzen diren karrretatik, klasika gogorrenetaraino.”
Info:
- Bizikleta: Canyon / Campagnolo / Mavic
- Arropa: Vermac
- web: http://www.silence-lotto.be/