Archivo

Artículos etiquetados y‘Saxo’

Taldeen aurkezpena: Team Saxo Bank (SAX)

Team Saxo Bank:

2008an, talde hau CSC-Saxo Bank bezala ezagutzen zen eta 2008ko talderik indartsuen bezala izendatu zuten, etapetako karrerak irabaziz, klasiketan aurpegia erakutsiz eta 3. amaituz taldekako UCI ProTour sailkapenean. 2008a arte, 3 urte jarraian irabazi zuten sari hori, taldekako sailkapena baina 2008an Caisse d’Epargne eta Astanagatik izan ziren garaituak justu-justu. Aurten ere, seguru hor aurrean ibiliko direla, taldetako sailkapena borrokatzen.

Bjarne Riis txirrindulari ohiagatik dago talde hau gestionatua eta ezaguna egin da taktika, profenionaltasuna eta talde elkartasuna erakusteagatik. Kuriosidade bezala, urtero txirrindulari eta taldeko langinean (masajistak etab.) negu kanpamentu batera doaz (tipo militar) beraien indar mentala probatu eta hobetzeko eta bide batez, “taldea egiteko”.

Saxo Bank talde UCI ProTourreko indartsuenetako bat da. Bere baitan Fabian Canceralla (alias Espartaco) olimpiar jokuen urre domina dago, erlojupekoan oso ona izan arren, klasiketan bere indarra erakusten duena, Jens Voigt erasokor txirrindularia, O’Grady esprinterra edo Frank eta Andy Schleck anaiak daude.

Carlos Sastre, 2008ko Tourreko irabazlea taldea utzi du baina Riis-ek etorkizuna gazteetan utzi nahi du. Beraien artean Jonny Bellis britainiar gaztea dago, bigarren izandakoa 2007ko 23 urteko munduko txapelketan, Jakob Fuglsang eta Alex Rasmusen danimarkarrak eta DOminic Klemme alemarria dago. Gazte hauez gain, Frank Hoj eskarmentutako danimarkarra baita ere dugu aurten taldean.

Riis-ek esan zigunez, “Gure aurrean tenporada handi bat dugu eta ez nintzake harrituko jada irabazten hasiko bagina. Aldaketa orokor handi baten erdian gaude, baina honek ez du kenduko nire gazteak eskarmentutako txirrindulariekin borrokan ibiltzeak garaipenagatik”.

Info:
- Bizikleta: Specialized / Shimano / Zipp
- Arropa: Craft
- web: http://www.team-saxobank.com/

Categorías:Orokorra, Uci ProTour, Uci ProTour Taldeak Etiquetas:
Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.