Taldeen aurkezpena: Rabobank (RAB)
Rabobank:
Rabobank holandes talderik hoberena da. Bere baitan holandes hoberenak edukitzeaz gain, beste herrialdetako txirrindulari oso onak dituzte. 2008an, 30txirrindularitatik 18 holandesak ziren.
Taldeak aldaketa batzuk jasan ditu baina 2009rako berriz konpetitiboa izan dadin lortu nahi dute. Denis Menchov errusiarra izango da taldeko liderra baina 22 urteko holandes batekin konpartitu beharko du papera. Holandes hau Robert Gesink da, oso ondo egin zuen orain dela 2 urtek Tourrean mendiko etapetan, eta 2008an Paris-Niza irabaztear egon zen. Etorkizunari begira, argi dago asko esango duen txirrindularia izango dela.
Thomas Dekker txirrindularia galdu dute baina 6 fitxaje egin dituzte taldea hobetzeko. Gizon azkarrak badituzte, Oscar Freire gizon azkarra eta Graeme Brown, gai direnak klasiketan ondo egiteko, nahiz eta klasiketarako gizonak Nick Nuyens eta Flecha izango diren gehien bat. Talde aldaketa izan duena Juan Manuel Garate izan da, Rabobank-en amaituz. Ikusi beharko dugu talde aldaketak zer dakarkion. Fitxajeen artean aipatu ditugu Nuyens eta Garate, baina baita ere ekarri dituzte Lars Boom, Tom Stamsnijder eta Maarten Tjallingii. Boom ciclo-cross-eko txirrindularirik hoberenetakoa da gaur egun eta frogatu du erlojupeko onak egin ditzakeela. Aurtengo sorpresa bat izan daiteke.
Harold Knebel zuzendariak esan zigunez, “Gure txirrindulariak erantzukizun gehiago har dezaten nahi dugu gehiago eraso eginez”. Taldeak konpromiso bat hartu du doping-aren aurka joateko, eta honen inguruan zuzendariak zera esan zigun “Argitasuna erakutsi nahi dugu eta beste taldeek gure adibidea har dezaten ez legoke gaizki egongo”.
Info:
- Bizikleta: Giant / Shimano / Shimano
- Arropa: ¿?
- web: http://www.rabosport.nl/