Archivo

Artículos etiquetados y‘Quick Step’

Taldeen aurkezpena: Quick Step (QST)

febrero 23, 2009 Deja un comentario


Quick Step:

Oraindela gutxi, Quick Step taldea azken 5 urteetako talderik hoberena izandatu zuen bere 212 garaipenekin UCI karreretan. Taldean txirrindulari aldaketak egon arren, 2009ko urte honetan garaipenak lortzen jarritzeko prestatu dute berriz ere belgiar talde hau.

Jasan duten bajarik garrantzitsuena, Paolo Bettini-rena izan da, bi aldiz Munduko txapelduna eta Atenaseko Joku Olinpiarretan txapelduna izandakoa. Ala ere, Patrick Lefevere talde zuzendariak Sylvain Chavanel eta Jérôme Pineau frantsez gazteak, Allan Davis australiar esprinterra, Dominque Cornu bergiarra eta Marco Velo, esperiantzia duen lanzadorea fitxatu ditu.
Tom Boonen da orain taldeko lider argia eta pavè-ko lurran irabazi nahiko du 2008an egin zuen bezala (“Pavè-ko lurra”= Paris-Roubaix). Baina honez gain, klasiketan ondo ibili nahiko du, bere lurra baita eta lehengo urtean Paris-Roubaix kenduta, ez zuen klasikarik irabazi. Boonen-ez gain, Stijn Devolder baita izangu dugu klasiketarako prest, lehengo urtean Ronde van Vlaanderen klasika irabazi zuen karrera izugarria eginez. Pave-a duten karrera guztiak, seguru talde honengatik egongo direla zainduak, Boonen eta Devolder-entzako. Esprinetan Boonen eta Davis izango ditugu, baina Velo hortik ibiliko dela seguru, eta erlojupekoak indartzeko, Cornu.

Sylvain Chavanel-en iritsiera, askori harritu egin die, baina frantsezak bere karrera indartu nahi zuen eta Quick Step-era joan egin zen. 2008an 7 karrera irabazi ziztuen. Bettinirentzako ziren karrerak orain bera izango da arduraduna. Argi dago ez dela Bettiniren mailakoa, baina poliki-poliki hobetzen joango da eta oso ondo egin dezake.

Lefevere zuzendariak beti txirrinduari gazte eta onak ekarri ohi ditu. Aurten, Darío Cataldo, Davide Malacarne, Thomas Kvist eta Kevin Seeldraeyers ekarri ditu 2009rako. Malacarne ciclo-cross-eko gazte oso ona da eta aski ezaguna da Belgikan. Kvist-ek kriston tenporada egin zuen afizionatu mailan 2008an eta abuztuan bere profesional karrera hasiko du.

Info:
- Bizikleta: Spezialized / Campagnolo / Roval
- Arropa: Vermac
- web: http://www.quickstepcycling.com/

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.