Taldeen aurkezpena: Team Milram (MRM)
Team Milram:
Milram talde alemaniarrak, aldaketa gehien izan duen taldea izan da, 14 txirrindulari berri sartuz 2009ko urterako.
Erik Zabel bizikleta utzi egin du 2008ko tenporada oso ondo eginez eta orain, gazteen aukerak datoz. Taldearen liderrak Linus Gerdeman eta Gerald Ciolek dira, lehenengo etapetako karreretako eta bigarrena esprintetako.
Gerdeman urte oso txarretik dator, 2008ko udaberria aldaka apurtu ondoren. 2007ko Tourrean mailot oria eraman zuen egun batzutan eta igotzaile aparta zela frogatu zuen. 2008an asko espero zen berataz, baina lesioak ekiditu zuen bere progresioa. Ikusiko dugu 2oo9ko urte hau nola doan.
Ciolek aldiz, 22 urte soilik izateko, oso azkar hobetu du. Oso gaztea izan arren, munduko esprinter azkarrenekin leian ibiltzeko gai dela frogatu du. 23 urte azpiko munduko txapelketa irabazi zuen 2006an eta bere profesional karrerako lehenengo 2 urte hauetan 11 karrera irabazi du (alemaniako txapelketa beste batzuen artean). Zaindu beharko dugu.
Milram-era iritsi diren beste batzuk hauek dira; Servais Knaven eskarmentatutako klasikomanoa, Thomas eta Markus Fothen anaiak, alemaniako txapeldun ohia Fabian Wegman, Peter Wrolich, Christian Knees, Dominik Roels alemaniar gaztea (kontuz gaztetxo honekin), Martin eta Peter Velits anaiak eta azkenik, Paul Voss.
Taldeak italiar-alemaniar nahasketa izaten jarrituko du bere zuzendaritzan eta honek helburuak baita ere nahastea ekarriko du. Aurten, alemaniako itzulia ez da egingo eta honek talde honi kalte egin dio. Klasiketan aurrean ikusiko ditugu, nahiz eta normalean izango da irabazten ez ikustea eta esprinetan, beti izaten dute norbait aurrean. Orain, taldea homogeneagoa bilakatu da. Igotzaileak ekarri dituzte eta bai itzuli handietan nola itzuli txikietan, aurrean ikusiko ditugula ziur gaude.
Gerry van Gerwen esan zigunez, “2008an Alemaniar txirrindularitza oso urte txarra izan zuen, baina ziur nago aurten Milram taldeak oso ondo egin dezakeela eta merezitako arreta berreskuratzea prestigiozko karrerak irabaziz”.
Info:
- Bizikleta: Focus / Sram / Lightweiht
- Arropa: Vermac
- web: http://www.team-milram.com/