Taldeen aurkezpena: Liquigas (LIQ)
Liquigas:
2008ko UCI ProTour-ean Liquigas talde italiarrak laugarren amaitu zuen, eta 2009rako, inoiz baino indartsuago dator Ivan Basso sartu ondoren bere taldean.
Basso-ren inguruan mugituko da taldea. Lehengo urteko urrian hasi zen konpetitzen berriz eta etapeka den edozein karrera irabazteko gai zela frogatu zuen Japoniako Kopa irabaziz. 2009ko Girorako da faboritoa Basso, baina bere helburuen arten Vuelta ere sartzen da. Baina aurtengo Munduko txapelketan sorpresa bat emateko gai dela esan zigun, beraz presta gaitezen, badirudi eta guztiaren bila doala.
Baina Liquigas taldean baditu beste txirrindulari garrantzitsu, Franco Pellizotti italiarra bezala, 4. geratu zela 2008ko Giroan, Vincenzo Nibali gaztea, progresio izugarria daramana eta horrela jarraituz gero, laister izango dugu itzuli handiko podium-etan bueltaka. Baina 2009an gehien hobetu dezakeena Roman Kreuziger txekoa izan daiteke, 2008an Suizako tourra irabazi eta 4. geratu ondoren UCI ProTour-eko sailkapen orokorrean.
Liquigas talde indartsua da, eta talde bezala profil guztietan irabazkeko gai da. Esprinetako, Daniele Bennati du, aski ezaguna guztiengandik. Bennatik aurten lan bikoitza du, esprinetan oso ona dela frogatzea eta udaberriko klasiketan aurpegia erakustea Brian Vanborg, Fabio Sabatini eta Manuel Quinziato-rekin batera.
Roberto Amadio taldeko zuzendariak esan zigunez, “2008ko UCI ProTourean lortutako erantzunak dugun kalidadea frogatzen du eta gure helburua hori lortzea eta hobetzea izango da 2009rako. Basso txirrindulari oso ona da eta 2009an frogatu ahalko du.”
Info:
- Bizikleta: Cannondale / Campagnolo / Mavic
- Arropa: Nalini
- web: http://www.teamliquigas.com/