Archivo

Artículos etiquetados y‘Lampre’

Taldeen aurkezpena: Lampre – N.G.C (LAM)

febrero 19, 2009 Deja un comentario

Lampre – N.G.C:

Lampre talde italiarrak 2008ko tenporada izugarri amaitu zuten Varese-ko Munduko txapelketa irabaziz Alessandro Ballan-ekin. Horrez gain, Damiano Cunego- Lombardiago Giro klasika irabazi zuen eta 2. amaitu zuen UCI ProTour sailkapen orokorrean. 2 italiar hauek, Marzio Bruseghin-ekin batera, 3. geratu zela 2008ko Giroan, izango dira talde buruak.

Cunegok jada 27 urte dauzka eta bere kirol mailaren hoberenean dago. UCI ProTour-ean Amstel Gold Race irabazi ondoren 2008an, bere helburuak klasikak eta Giroa izango dira, irailan Mendrisio-ko munduko txapelketarako prestatu baino lehen.

Ballan-i bizitza aldatu zitzaion ortzadar mailota irabazi ondoren eta 2009ko pelotoiko izarretako bat izango da. Klasiketako gorputza du, eta hori frogatu nahiko du aurten klasiketan itxura ona emanez.

Lampreko mailota jantziko duten txirrindulari berrien artean Pietro Caucchioli eskalatzailea dugu, 2008ko UCI EuropeTour-eko irabazlea Enrico Gasparoto, Manuele Mori eta Angelo Furlan sprinter-a.

Lampreko zuzendariak esan zigunez, Giuseppe Saronni-k, “Zorionekoak gara munduko txirrindualari hoberenetatik 2 edukitzea eta inspirazio iturritzat edukiko ditugu taldearen baitan gauzak ondo egiteko”.

Info:
- Bizikleta: Willier / Campagnolo / Fulcrum
- Arropa: Santini & Diadora
- web: http://www.teamlampre.com/home/index.asp

Categorías:Orokorra, Uci ProTour, Uci ProTour Taldeak Etiquetas:
Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.