Taldeen aurkezpena: Team Katusha (KAT)
Team Katusha:
Katusha UCI ProTour-eko talde berri bat da, Errusiarra eta txirrindularitza maila guztietan bultzatzeko helburuarekin sortu dute.
Talde profesionala, Katusha programaren zati bat da soilik. Programaren baitan baita ere dago txirrindularitzako errusiar eskola laguntzea, txirrindularitza osasunan dauzkan onurak zabaltzea eta Tour de Sochi antolatzea. Taldea, Andrei Tchmil handiagatik dago zuzenduda. Askok gure minean gordeta dugu klasiketan erakusten zuen eraso grina.
Katusha, Tinkoff taldearen inguruan sortu dago. Aurten UCI ProTour lizentzia lortu dute eta errusiar txirrindulari hoberena fitxatu dituzte beraien herria bultzatzeko.
Haien artean, Vladimir Karpets eta Yevgeny Petron daude. Baina denak ez dira errusiarrak. Badaude kalitate handiko beste txirrindulari batzuk. Adibidez Filippo Pozzato, Gert Steegmans eta Robbie McEwen. Steegmans eta McEwen esprinterrak dira, eta biak oso indartsuak gainera. Pozzato aldiz, klasiketan oso ondo egin dezake, itzuli txikietan bezala. Hauez gain, Mikhail Ignatiev pista-rra dute, 2004ko Olimpiar jokotan urre domina lortu zuen puntuazio karreran (pistan).
Aukera ere izango dute Nikoi Trusov, Alexei Markov, Guennadi Mikhailov eta Alexander Serov errusiarrak, Ben Swift britainiarra eta Maxime Vantomme belgiarra.
Andei Tcmil handiak esan zigunez, “Katusha proiektu handi baten zati bat da eta bizikletaren erabilera maila guztietan bultzatu nahi dugu. Guretzako garrantzitsua da UCI ProTour-en baitan egotea eta gauzak oso ondo egin nahi ditugu gure lehenengo tenporada honetan, gehien bat kasika eta itzuli txikietan”.
Info:
- Bizikleta: Ridley / Campagnolo / Campagnolo
- Arropa: Santini
- web: http://www.teamkatusha.com/