Taldeen aurkezpena: Team Columbia – High Road (THR)
Team Columbia – High Road:
2008an garaipen asko lortutako taldea da Columbia-High Road. Guztira 85 garaipen lortu zuten esperientziadun txirrindulariak gazteekin nahastuz.
Taldearen izarren artean hauek dauzkagu; André Greipel 4 etapa irabazi zituen eta Tour Down Under-eko sailkapen nagusia 2008an. Amaieran, UCI ProTour sailkapenean 5. amaitu zuen. Marc Cavendish 17 garaipen lortu zituen eta 2008ko esprinter rebelazioa izan zen. 2009rako, bi gizon azkar hauek asko egin nahi dute, bai klasiketan eta baita ere esprinetan. Ikusi beharko dugu eta hobetzen jarraitzen duten.
Klasiketarako George Hincapie eta Marcus Burghardt fitxatu dituzte. Kalitatezko bi txirrindulari dira, baina lehendik Kim Kirchen-ekin elkartuz, talde oso indartsu bat dugu klasiketarako. Baina Kirchen gai da baita ere aurpegia erakusteko etapetako karreretan.
Erlojupekoak ez dira hanka motz geratuko, Marco Pinotti, Michael Roger munduko erlojupeko txapeldun ohia eta Bert Grabsh, aurtengo munduko txapelduna dituztelako. Beraz, taldeko erlojupekotan nahiz bakarkakotan ondo ibiliko dira. 2009an hobetu beharko lukeena Thomas Lovkvist izan beharko luke. Lehengo urtea arte, progresio konstate eta on bat eraman zuen, baina 2008an lesio batzuekin arazoak izan zituen, eta ez genuen ia ikusi. Auren ikusiko dugu zer egiten duten.
Taldea indartzeko, Maxime Monfort, Michael Albasini eta Mark Renshaw dituzte. Monfort tenporada oso ona egin zuen 2008an, oso borrokatzaile dela frogatuz eta nahiz eta ez asko irabazi, beti aurrean ibiltzeko gaitusuna duela erakutsi zuen. Albasini, talde gizontzat hartu dute, langile fina baita eta Renshaw, gizon azkarra da eta Greipel eta Cavendish-i lagundu beharko du garaipenak lortzeko.
Bob Stapleton zuzendariak esan zigunez, “Irabazi nahiz galdu, gu beti talde bezala jokatzen dugu. Harro sentitzen nau lortutako garaipenak, baina are eta gehaigo nola lortzen ditugun. Garaipen guztiak talde lanari esker lortuak izan ziren, bai txirrindulari eta haien inguruan gauden langileei esker!”.
Info:
- Bizikleta: Scott / Shimano / Shimano
- Arropa: Nalini
- web: http://www.highroadsports.com/