Archivo

Artículos etiquetados y‘Garmin’

Taldeen aurkezpena: Garmin – Slipstream (GRM)

febrero 18, 2009 Deja un comentario

Garmin – Slipstream:

Jonathan Vaughters, txirrindulari ohia, azken urteetan AEBtako txirrindulari hoberenak hartzen joan da eta talde batean jartzen munduko beste txirrindulari honekin elkartuz. Dopping-aren kontrako filosofia garrantzitsu bat dute, analisi asko eginez laborategi independienterekin.

Taldearen liderra, Chistian Valde Velde da berriz ere. 4. amaitu ondoren lehengo urteko Frantziako Tourrean, Missouri-ko tourra irabazi eta Giro-ko maglia rosa jantzita eraman ondoren, itzuli handietarako taldeko esperantza da. Tourreko podium-a zapaltzea izango da helburu aurten, baina bere prestakuntzan zehar, seguru itzuli txikietan paper ona egin dezkeela.

Baina talde duen ezaugarri bat zera da, erlojupekotan oso onak direla. Taldeko erlojupekoa bada, apostu guztietan azaltzen da talde hau lehenengo postuetan, eta bakarkakotan lehenego hamarretan seguru gutxienez txirrindulari bat dutela.

Talde honek dauzak txirrindulari garrantzitsuenak David Millar eta David Zabriskie dira. Baina baita ere zer esateko asko eman dezakete Bradley Wiggins britainiarra, azkeneko olimpiar jokoetan 2 urrezko atera zitun pistan eta, eta Svein Copete kanadiarra, zilarrezko domina atera baitzuen Varese-ko mundialean.

Txirrindulari indartsuak ere baditu, Martijn Maaskant eta Magnun Backstedt adibidez, azken hau Paris-Roubaix irabazitakoa, eta Tom Danielson eta Dan Martin bezalako eskalatzaieak. 2009rako egin dituzten fitxajeen artean ez daude izen handirik.

Vaughters-ek esan zigunez, “gure kruzada amaitutzat ematen dugu, orain irabazi beharra dago”.

Info:
- Bizikleta: Felt / Shimano / Zipp
- Arropa: Perl Izumi
- web: http://www.slipstreamsports.com/

Categorías:Orokorra, Uci ProTour, Uci ProTour Taldeak Etiquetas:
Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.