Archivo

Artículos etiquetados y‘Fuji’

Taldeen aurkezpena: Fuji – Servetto (FUJ)

febrero 17, 2009 Deja un comentario

Fuji – Servetto:

Talde hau, aurtengo Matxin-en taldea da (Saunier ohia). 2 esponsor berri topatu ditu, Fuji, amerikar bizikleta marka eta Servetto, enpresentzako mobiliario artikuluak saltzailea.

Talde berria hau esperientzia duten txirrinduariak fitxatuz eta Saunier taldearen gazte blokearekin elkartuz sortu da. Fitxajeen artean Daniele Nardello, Andrea Tonti eta Davide Vigano italiar dauzkagu, oso indartsuak, eskarmentatuak eta egun bateko probak irabazteko aukerekin. Sprinter kubatar berri bat ekarri dute, Iván Domínguez, ikusi beharko dugu nola dabilen eta 2 australiar, William Walker eta Hilton Clarke. Domínguez-ek jada 8 urte daramatza profesionaletan, 8ak AEBn konpetituz eta California eta Georgiako tourretan (AEBko garrantzitsuenak) etapak irabazita dauzka. Ikusiko dugu nolakoa den beretzako UCI ProTour-erako salto hau. Eta azkenik, aipatu beharreko azken fitxajea Ricardo, alias Richi, Serrano izan da. Oran arte Tinkoff talde errusiarrean ibili ondoren, Matxin-en eskuetara heldu da. Ez dakit zeintzuk izango diren bere helburuak (Vuelta?, itzuli txikiak?), baina apur bat erne ibiliko gara ikusteko zer dion.

Saunier taldeko gazteetaz asko espero da, Matxinek horretarako beti begia izan baitu. Haien artean, Eros Capecchi da apostu nagusia, eta jada frotzatzen hasia den Juanjo Cobo. Cappecchi-k, lehengo urtean, Euskal bizikletako etapa bat irabazi zuen eta 7. izan zen Alemaniako itzuli zoragarri batean bere 22 urterekin.

Talde honetan dagoen berrikuntza bat zera da, dopping-aren kontrako analisiak bikoiztu egingo dituztela. Alde batetik UCIk egiten dizkienak, eta beste batetik italiar laborategi independiente batek egingo dizkie.

Talde hau, transizio moduko bat dela ikusten dut. Egun bateko karreretarako jendea badute. Ez irabazleak (printzipioz), baina bai postu onak egiteko. Aste beteko itzulietan, podium-a borrokatzeko jendea ere badute, eta itzuli handietarako, sailakpen nagusietan borrokatzeko ez diet ikusten, soilik etapak bilatzeko.

Stefano Zanini, Matxin-en laguntzaila baten esan zigun “ideia ez da soilik izan talde berri bat eraikitzea izan da lehengo taldearen oinarria hartuz, baizik eta iraganarekin apurtzea ere izan da. Taldea hazi dadin espero dugu eta etorkizunean indartsua bilakatzea”

Info:
- Bizikleta: Fuji / ¿? / ¿?
- Arropa: ¿?
- web: ¿?

Categorías:Orokorra, Uci ProTour, Uci ProTour Taldeak Etiquetas:
Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.