Taldeen aurkezpena: Française des jeux (FDJ)
Française des jeux
2008ko urtean, taldeak 20 garaipen lortu zituen. Ez dago batere gaizki. Beraien izarra joan egin zaie (Gilbert) eta horrek indarra emango die beste batzuei, aspalditik asko espero dena haietaz, adibidez Rémy Di Gregorio.
2009rako haien liderrak hauek izango dira: Sandy Casar, Frédéric Guesdon eta Sébastien Joly. Casar esperientzia duen txirrindularia da etapetako karreretan eta Guesdon klasiketako pertsona bat dute, Paris-Roubaix eta Paris-Tours irabazitakoa bere karreran zehar.
Fitxaje berrian bezala, taldeak Christophe Le Mevel eta Anthony Geslin sartu ditu. Ikusiko dugu zer egiten gai diren.
Ala ere, Francaise des Jeux beti izan da gazte talentosoak egon den taldea. Ondo ateratzen zaienean, urte pare bat egon ohi dira gero saltzeko. Gazte hauen artean Rémy Di Gregorio eta Jérôme Coppel frantsezak daude eta Wesley Sulzberger australiarra. Hauek dira 2009rako esperantza gazteetan. Coppel gainera, frantziar esperantza da etapetako karreretan, ondo igotzen da, erlojupekoan ez du ia denbora galtzen eta 2008ko Tour de L’Avenir (Tour del Porvenir) 4. geratu zen sailkapen orokorrean.
Info:
- Bizikleta: Lapierre / Shimano / Shimano
- Arropa: ¿?
- web: http://www.fdjeux.com/