Taldeen aurkezpena: Euskaltel – Euskadi (EUS)
Euskaltel – Euskadi
Taldearen filosofia denok ondo dakigu zein den, euskaldunak edo euskal harrobian hezi eta hazitako txirrindulariekin talderik hoberena egitea da. Honek, taldeari espiritu berezi bat ematen dio (frantziar batzuei gertatzen zaien bezela bere talde batzuekin).
Taldearen liderra Samuel Sánchez da, joko olimpiarren irabazlea. Klasiketan oso indartsua da eta UCI ProTour-eko ia edozein klasika irabazteko gai da. Taldeak zuen beste liderra, Haimar Zubeldia, taldea utzi ondoren, beste txirrindulari batzuei eman die garrantzi gehiago. Adibidez Igor Anton, Mikel Astarloza, Koldo Fernandez eta Egoi Martinez.
Fitxajeetaz hitz egin nahi badugu, ez ditugu ia topatuko. Andres De Lis izeneko bat dugu, eta honez gai Neo bat igo dute. Honez gai, bloke berdinarekin jarraituko dute. Taldea txikitu dutenez, karrera batzuetan parte ez hartzea erabaki dute (haien artean Giro-a).
Euskalteleko managerraren hitzetan, Miguel Madariaga, “talde indartsua dugu eta 2009ari bagira oso optimista naiz”, “7. amaitu genuen UCI ProTour sailkapenean eta suguru nago 2008an bezain ondo egin dezakugula gutxienez, baina hobeto egiten saiatuko gara”
Info:
- Bizikleta: Orbea / Shimano / Shimano
- Arropa: Nailini
- web: http://www.fundacioneuskadi.com/