Archivo

Artículos etiquetados y‘Cofidis’

Taldeen aurkezpena: Cofidis, Le credit en ligne (COF)

febrero 16, 2009 Deja un comentario

Cofidis, Le credit en ligne

Talde frantziar honek 2008an 20 garaipen lortu zituen, hauetatik 2 UCI ProTour-ekoak. Hauen izarrak lehengo urtean hauek izan ziren; Sylvain Chavanel, 7 garaipen lortuz, Nick Nuyens, klasiketan oso itxura ona emanez eta Maxime Monfort, borrokatzaile peto-petoa bai Tourrean eta klasiketan. 3 hauek taldez aldatu dute, Cofidis apur bat hanka motz utziz (nire ustez), baina orain garrantzi gehiago izango dute 2. mailako txirrindulariak, Stéphane Auge (Dunquerke-ko 4 egunetako etapa bat irabazi zuen), Samuel Dumoulin sprinter txikia (2008ko Tourreko etapa irabazlea) edo David Moncoutie bezala (2008ko Vueltan etapa irabazlea eta urre mailota eraman zuen egun batzutan).

Cofidis taldeak, Rémi Pauriol gaztea fitxatu du etorkizunari begira eta 2009rako espero dutena zera da, Moncoutie guztiz osatuta egonik karrerak berriz irabaztea, Domoulin sprint ez oso masiboak irabazteko aukera izatea eta Auge borrokan jarraitu dadila.

Taldearen zuzendariaren hitzetan, hauxe esan zigun Boyer aurrekoan 2009ari buruz galdetu genionean: “Chavanel eta beste txirrindulari batzuk galdu arren, 2008ko bide ona jarritu nahi dugu karrerak irabazten. Gure indar plus-a talde espiritua eta talde lana izango dira, beraz inoiz baino hobeto egin dezakegula seguru nago.”

Info:
- Bizikleta: Look / Campagnolo / Fulcrum
- Arropa: Nailini
- web: http://www.equipe-cofidis.com/default.asp

Categorías:Orokorra, Uci ProTour, Uci ProTour Taldeak Etiquetas:
Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.