Taldeen aurkezpena: Caisse D'Epargne (GCE)
Caisse D’Epargne
Talde espainiar baina sponsor frantseza duen honek, 2008ko UCI ProTour txapelduna dauka bere baitan, Alejandro Valverde. 2008 eta 2006ko edizioak irabazitakoa da. Talde bezala, oso indartsua da eta beti borrokan ibili ohi dira Astana taldearenik talde indartsuen bezala.
Valverde taldeko liderra da, bai egun bateko karreretarako (klasikak bezala) edo etapekako karreretan. Baina bere atzean txirrindulari garrantzitsuak ere baditu, Oscar Pereiro (2006ko Tourreko irabazlea), Jose Ivan Gutierrez, Luis Leon Sanchez edo Pablo Lastras bezala.
Taldeak ez ditu fitxaje ezagunik egin, soilik Jeannesson izeneko gazte frantziar bat, esaten dutenez potentziala duela. Bloke antzekoarekin jarraitu nahi du (Karpets-en baja izan du, hori bai) helburu berdinekin; Tour eta Vueltan podium-ean ibili eta klasiketan aurpegia eman. Hasiera batean, planteamendua zera da, Valverde Tourra prestatzea, baina denok ondo dakigu %100egon gabe klasikak ere irabazteko gai dela, beraz ikusiko dugu nola ibiltzen den.
Unzuek, taldeko zuzendaritako batek esanda, “Jeannesson fitxatzeak taldeko frantziar-espainiar espiritu nahasketa frogatzen du eta baita ere helburuak lortzeko bide bat 2009rako. Edozein karrera irabazteko gai diren txirrindulariak dauzkagu eta 2009ko urte honetan, espero dugu Oscar Pereiro bere maila froga dezala Valverderen ondoan”.
Info:
- Bizikleta: Pinarello / Campagnolo / Campagnolo
- Arropa: Nailini
- web: http://www.cyclisme-caisse-epargne.fr/