Taldeen aurkezpena: Bbox Bouygues Telecom (BBO)
Bbox Bouygues Telecom
Talde frantziar hau, Frantziako erdialdean dagoen Vendée eskualdean dauden txirrindulariak bultzatu nahi ditu.
2008an taldeak UCI ProTour-eko 3 garaipen lortu zituzten. Yury Trofimov errusiarrak Dauphiné Libéré-ko etapa bat eta Pierrick Fédrigo-k Volta a Catalunya-ko etapa bat eta Grand Prix de Plouay klasika irabazi zituen. Baina hauek ez dira talde honen izarrak. Thomas Voeckler frantziar karismatikoak 2. mailako karrera batzuk irabazi ditu.
3 txirrindulari hauek jarrituko dute. Voeckler-ek aurten bere burua berriz ikustarazi nahiko du eta beste biak berrik, frogatu ez zela zorte hutsa izan. Hauei laguntzeko, fitxaje moduan 2 langile ekarri dituzte. William Bonnet eta Pierre Rolland Credit Agricole-etik. Rolland-ek mendiko mailota eraman zuen Dauphiné-n, beraz eskalatzaile ona izateko aukerak dauzka eta Bonnet 2. mailako karrera bat irabazi zuen lehengo urtean eta egun bateko karreretan ondo rodatzen duela erakutsi zuen.
Bernaudeau zuzendariak esan duenez, “Gure jatorrietara itzultzen saiatuko gara 2009ko urte honetan; eraso, eraso eta eraso”. 2 fitxaje gazte hauetaz ere hitz batzuk esan zizkigun, “Bonnet eta Rolland Frantziako txirrindulari hoberenetan bilakatu daitezke eta horretarako hartu ditugu, iraganean irabaztera bultzatzen gintuen espiritua berreskuratzeko. Begi onez ikusten dut etorkizuna”.
Egia da, Bouygues ez dela izan talde oso irabazlea, baina bai borrokatzailea. Beraz, talde honetan ez ditugu garaipenak espero behar, baina bai aldiz postu onak, eta ez soilik taldeko 2 garrantzitsuenena, baizik eta edozeinena. Ea zorte ona duten!.
Info:
- Bizikleta: TIme / Campagnolo / Campagnolo
- Arropa: ¿?
- web: http://www.equipebouyguestelecom.fr/home.shtml