Taldeen aurkezpena: Astana (AST)

Astana
Astana taldearen filosofia Kazakhstan-eko ziklista hoberenak berak edukitzea da. Baina ez soilik hori, baizik eta taldea osatzeko munduko txirrindularirik hoberenak.
Astana, talde bezala, 2. amaitu zuen 2008an Uci ProTour sailkapena. Talde potentea zuen, eta aurten ere maila berean gutxienez egon nahi dute.
Txirrindulari garrantzitsuenak jarraitzen dute. Horien artean, Andreas Klöden alemana, lehengo urtean hirugarren amaitu zuela Uci ProTour sailkapenean, edo Alberto Contador, Giro eta Vueltako irabazlean 2008an.
Astana taldearen berrikuntzarik haundiena denok dakigu zein izan den, Lance Armstrong-en itzulera. Baina hau ez da bakarra, Yaroslav Popovich eta Haimar Zubeldia baita ere fitxatu dituzte. Honi, Levi Leipheimer duen kalitatearekin elkartzen badugu, esan dezakegu, Astana taldeak etapeka den edozein karrera irabazteko gai dela. Ez dio axola 3 astekoa edo aste beteko buelta txikiak, dena irabazteko gai da.
Agian, egun bateko karreretarako ez dagon horren prest, klasikak modukoak adibidez. Nahiz eta horretarako, Johan Bruyneel esan duenez, Tomas Vaitkus lituaniako txapelduna, Gregori Rast suitzako txapeldu ohia eta Chis Horner dute. Ikusi beharko da Bruyneel espero duen maila emateko gai diren.
Bruyneel-en hitzetan, “humiltasunez eta harrotasunik gabe diot ez dakidala ea talderik egon den sekula txirrindularitza munduan hau baina indartsuagoa”.
Info:
- Bizikleta: Trek / Sram / Bontrager
- Arropa: ¿Nike?
- web: http://www.astana-cyclingteam.com/