Archivo

Artículos etiquetados y‘Aldaketak’

Aldaketak: Kim Kirchen

junio 21, 2010 1 Comentario

Kim Kirchen luxemburgartar klasikomano handia ez dago ondo. Ez dakite zer gertatu zaion baina koma induzitu batean dago. Deskartatu dutena zer izan da, bihotzekoa eta tronbosia. Baina horrez gain, ez dute ezer esan.

Hau, suitzako tourrean zehar izan da, 7. eta 8. etapa bitartean. Purito gelakidearekin zegoen bitartean hoteleko logelan, gaizki zegoela ikusi zuen eta zurich-eko hospitalera eraman zuten, hor koma induzitu batean sartu zutelarik.

Ez da lehen aldia bihotz arazoak dauzkala. Lehengo urtean, udaberriko klasiketatik kanpo geratu zen bihotzeko arazo batengatik. Oraingoan, serioagoa dirudi eta oraingoz, orain dela gutxi esan dutenez, beste 24 ordu pasa beharko du koman (hasiera batean 24 ordu izan behar zituen, eta jada 3 egun daramatza, eta beste bat egin behar du).

Animo, ea zorte dugun ikusteko berriz errepidean kaña ematen!.

Honekin, Kim duzuten guztiak txirrindularia aldatu dezakezue, bere taldeko beste batengatik (uste dut denok dugula Jokin kenduta)

Info+:
- www.biciciclismo.com: link.
- ESPN: link.
-  www.elcorreo.com: link.

Lesioak: Lepouztaila apurtua: T.Hushovd (Cervelo) eta M.Kohler (BMC)


Hushvod (Cervélo Test Team) eta Kohler-ek (BMC Racing) lepouztaila (clavicula) apurtu dute. Lehenengoa entrenatzen, atzo goizean, errepidea gurutzatzen ari zen haur bat harrapatu ondoren (haurra ondo dago) eta bigarrena, giroko atzoko etapa ondoren, erorketa batengatik.

Norbait hauetakoren bat badu, aldatzeko mail bat bidali beharko dit esanez zeinengatik ordezkatzen duen.

Lesioa: Paris-Nizako prologoan, Steegsman (Aktualizatua)

Gert Steegsman prologoan erori zen lepouztaila (clavicula) apurtuz. Belgikara eraman zuten operatzeko eta 8 astez gutxienez bajan egongo da. Beraz, hau daukazuten guztioi, gaurtik aurrera aldatzeko aukera daukazute. Erabakitzean zeinengatik aldatzen duzuten, mail bat idatzi (edo mezu honi komentario bat utzi aldaketaren berri emanez).

Pena…

P.D.: gogoratu, Steegsman Sprin B taldekoa dela, beraz horko norbaitengatik aldatzeko aukera izango duzue taldean daukazutenok (Oraintxe begiratu dut eta Iker da bakarra daukana).

Aktualizazioa: Iker, Steegsman Haussler-gatik aldatu du. Aldaketa hau, 09/03/2010etik aurrera jartzen da martxan (09a barne).

Categorías:Orokorra, ProTour Ligako Taldeak Etiquetas:

IV. ProTour Liga, lehen urratsak: Aldaketa batzuk

febrero 16, 2010 Deja un comentario

Kaixo,
Aldaketa batzuk egingo ditugu 2010eko tenpora honentzako.
Lehen mailako Aldaketa:
- UciProTour-erako egingo dugun taldea, 3 itzuli handietan (Giro, Tour & Vuelta) baita ere puntuatuko du bere osotasunean. Honek ez du kenduko itzuli hauetan egiten ditugun 9ko taldea. Orduan, norbait bi porretan pertsona bera badu, bi bider puntuatuko dio.

Bigarren mailako Aldaketak:
- Herrialdietako txapeldunak sarituko ditugu: Tour-a baino lehen, herrialde gehienen txapelketak ospatzen dira. Txapeldun hauei sarituko zaie. Nola? Ba Europa A talde barruan daudenei 100 punturekin, eta hortik kanpo daudenei, 30 punturekin. Europa A taldea hauek osatzen dute: España, Frantzia, Belgika, Holanda, Italia, Luxemburgo, Dinamarka, Bretainia Handia, Irlanda, Rusia, Alemania, Suiza, Norbegia, Suedia eta Finlandia. Herrialde hauek ez direnak, lehen bezala, 30 punturekin sarituko dira.
- Itzuli handietan, gure porran mendiko eta erregularidadeko irabazleei 100 puntu extra emango zaie UciProTour-eko porran (ez itzuli handi horretako porran). Baina honek salbuespen bat badu; beti ere ez bada irabazi duen pertsona bera. Adibidez: Kastorrek Giroa irabazten badu, eta Giro horretan Xabi izan bada mendiko txapelduna, Xabik UciProTour-ean 100 puntu extra izango ditu, baina Kastor izango balitz baita ere Mendiko txapelduna, ez luke extra hori jasoko.
- Txirrindulari aldaketa sistema: aldaketak soilik kasu batean egingo dira, lesioagatik. Eta lesioa zera izan behar du, 2 hilabetekoa edo/eta tipo fraktura. Ez dira onartuko mononucleosis, positibo, esgince… horrelako rolloak. Ulertzeko, tipo rotura clavicula, codo, femur… horrelakoak. Lesioa egotean, talde bereko beste batengatik aldatu dezake.

Eta listo, aldaketak hauek dira. Kalendaria eta puntuazio sistema betiko beerdina izango da. Gutxi barru ziklista zerrenda bidaliko dugu zuek taldeak egin ditzazuen.

Dudak, mezu honen komentarioetan argituko dira. Gero arte!

Categorías:Orokorra, ProTour Liga Etiquetas: ,

Aldaketak 2 (Aktualizatua)

Bigarren eta azken aldaketa garaia iritsi da. Aurrekoan bezala, txirrindulariak aldatzeko aukera izango dugu. Lehenengo jarri dezagun bakoitzak dauzkan puntuak txirrintudaliriak aldatzeko (soilik kontuan harturik orain dagoen ProTour sailkapena):

1.-Iker 18 puntu
2.- Jokin 20 puntu
3.- Xabi 21 puntu
4.- Gaizka 22 puntu
5.- Ibai 24 puntu
6.- Yon 26 puntu
7.- Kastor 27 puntu

Baina aurrekoan, gutako batzuk aldaketa puntu batzuk gorde genituen, beraz, guztira hauek ditugu:
1.- Iker 18 + 10 = 28 puntu
2.- Jokin 20 + 18 = 38 puntu
3.- Xabi 21 + 0 = 21 puntu
4.- Gaizka 22 + 8 = 30 puntu
5.- Ibai 24 + 12 = 36 puntu
6.- Yon 26 + 2 = 28 puntu
7.- Kastor 27 + 0= 27 puntu

Foroan, Partaideen taldeak daude jarritak ateratako puntuekin. Horrela ikusi dezakezue zuen taldean nor den rentablea eta nork ez.

Ondo, orain aldaketak egitera, baina… txirrindulari talde bakoitzak zenbat balio du? Hau da… Klasikomano A taldeko bat aldatu nahi dut, zenbat balio du? hemen dago zerrenda:
Itzuli Handiak: 30 puntu
Sprin A eta Klasikomanoak A: 25 puntu
Eskalatzaileak eta Itzuli txikiak: 20 puntu
Sprin B eta Klasikomanoak B: 15 puntu
Zerbait irabazteko aukera eta NEOak: 10 puntu
Besteak: 5 puntu

Noiz harte egin daitezke aldaketak? printzipioz ekainak 30a arte, baina epea luzatuko dugu  uztailak 3a arte, hau barne.

Info+:
* Aldaketei buruzko guztia: http://www.gaizka.es/foro/viewtopic.php?f=9&t=17&start=0
* Txirrindulari zerrenda: http://www.gaizka.es/foro/viewforum.php?f=10
* Gure taldeak: http://www.gaizka.es/foro/viewforum.php?f=11+

Aktualizazioa:
Txirrindulari zerrenda aktualizatu dut, bakoitzat atera duen puntuekin gaur arte. Horrela, ikusi dezakezue zeintzuk ibili diren ondo orain arte (ez du esan nahi ondo ibiltzen jarraituko dutenik, baina erreferentzi bat da behintzat).

Categorías:Orokorra, ProTour Liga, Uci ProTour Etiquetas:

Aldaketak

Gure taldeetan aldaketak eginak daude jada. Xabi, Yon eta Kastorren egin dituzte aldaketak beraiek taldeetan. Foroan informazio gehaigo topatu dezakezue.

Ah, partaideen taldeetan, taldeak aktualizatuak agertzen dira, noski.

Info+:
Partaideen Taldeak (foro): http://www.gaizka.es/foro/viewforum.php?f=11

Categorías:Orokorra, ProTour Ligako Taldeak Etiquetas:

Aldaketak

Lehenengo aldaketa garaia iritsi da. Datorren astelehen, astearte eta azteazkenean egiteko aukera izango duzue (hilak 11, 12, 13), baina oraingoz, informazio apur bat jarriko dizuet:

* Aldaketak egiteko, erabiliko dugun formula hau da:

Beraz, horrela geratzen dira puntuak sailkapenaren arabera:

1.- Gaizka 17 puntu
2. Iker 20 puntu
3.- Ibai 24 puntu
4.- Yon 24 puntu
5.- Xabi 30 puntu
6.- Kastor 31 puntu
7.- Jokin 36 puntu

Kontuan hartu, sailkapena horren borrokatua dago, azkenan, puntu diferentzia gutxi dagoela bata bestearen artean.

Txirrindulari talde bakoitzak zenbat balio du? Hau da… Klasikomano A taldeko bat aldatu nahi dut, zenbat balio du? hemen dago zerrenda:
Itzuli Handiak: 30 puntu
Sprin A eta Klasikomanoak A: 25 puntu
Eskalatzaileak eta Itzuli txikiak: 20 puntu
Sprin B eta Klasikomanoak B: 15 puntu
Zerbait irabazteko aukera eta NEOak: 10 puntu
Besteak: 5 puntu

Joan pentsatzen…

Info+:
* Aldaketei buruzko guztia: http://www.gaizka.es/foro/viewtopic.php?f=9&t=17&start=0
* Txirrindulari zerrenda: http://www.gaizka.es/foro/viewforum.php?f=10
* Gure taldeak: http://www.gaizka.es/foro/viewforum.php?f=11

P.D.: Formulak akats bat du. Bider hiru hori ez da egin behar.

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.