Taldeen aurkezpena: AG2R La Mondiale (ALM)
Kaixo,
ProTour Ligan sartuta dauzkagun taldeen aurkezpena egingo dut. Egunean talde bat edo asko jota 2ren analisi arin bat egingo dut. Honek, zerbait lagunduko dizue zuen taldea egiteko, beraz aprobetxatu. Orden alfabetikoki joango naiz jartzen. Ondo segi eta hasi gaitezen.

AG2R – La Mondiale
2008an Cyril Dessel taldeko lidertzat aldarrikatu zuen bere burua UCI ProTour-eko 2 karrera irabazita, Volta a Catalunya-ko eta Dauphiné Libéré-ko etapa bana irabazita. Horrez gain, Dunkerque-ko 4 Egunetako etapa bat ere irabazi zuen eta Tourreko 16. etapa ere irabazi zuen etapa heroiko batean.
AG2R taldeak oso ondo ibili zen lehengo urtean. Honen froga, 2008an, 17 garaipen lortu zituen 5 txirrindulari artean. Ikusi beharko da aurten nola ibiltzeko gai diren.
2009rako, aldaketa gutxi egin dituzte. 7 txirrindulari baja eman dute eta etorri direnen artean, soilik 30eko taldea egin dute, baina indartsua.
Fitxajeen artean, Nicolas Roche gaztea aipatzekoa da. Stephen Roche mitikoaren semea, indartsu ibili zen 2008an Credit Agricole taldean. Berarekin batera, Sébastien Hinault etorri da zertarako den gai frogatzea. Baita ere, Aurélien Clerc suitzar sprinterra etorri da, bigarren geratutakoa Gent-Wevelgem klasikan. Eta azkenik, Alexander Efimkin fitxatu dute, Vladimir-en anaia. Ea zertarako gai diren biak.
Vincent Lavenu zuzendariaren hitzetan “Talde ona dugu orokorrean eta txirrindulari askok bere maila erakutsi eta hobetuko dute 2009ko urte honetan”. “Konfiantza gehiago erakutsi behar dugu eta gure irabazteko gaitasuna erakutsi garaipenak gehiago bilatuz”.
Info:
- Bizikleta: BH / Campagnolo / Mavic
- Arropa: Biemme
- web: http://www.ag2r-cyclisme.com/index.asp